Publizitatea
Itxi

2021/04/21

09:00

Gizartea

IKERKETA

Haurtzaroan bizitako estresak eta esperientzia txarrek garuna alda dezakete

EITB MEDIA

Ikerketa batek frogatu duenez, haurtzaroan eta nerabezaroan bizi diren esperientzia estresagarriek aurreko kortexaren zirkuitu neuronal batzuei eragiten diete.

  • Haurtzaroan bizitako estresak eta esperientzia txarrek garuna alda dezakete

    Haurtzaroan bizitako estresak eta esperientzia txarrek garuna alda dezakete. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Valentziako Ospitale Klinikoko Incliva Osasun Ikerketako Institutuaren ikerketa batek frogatu duenez, haurtzaroan eta nerabezaroan pertsonek bizi dituzten estresak eta esperientzia txarrek garuna alda dezakete, batez ere emakumeena.

Esperientzia kaltegarri eta estresagarrien eragina bereziki garrantzitsua da bizitzako etapa goiztiarrenetan, oraindik garuneko alde garrantzitsuenetako batzuk garatzen ari direlako, besteak beste, aurreko kortexa.

Horrela egiaztatu dute Estatuko hainbat zentrotako ikertzaileek, Juan Nácher Valentziako Unibertsitateko Zelulen Biologiako katedradun eta Inclivako Psikiatria eta Gaixotasun Neurodegeneratiboen Ikerketako eta Carlos III.a Osasun Institutuko Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko (Cibersam) kideak zuzendutako ikerketan.

Lan horren emaitzak Neurobiology of Stress aldizkarian argitaratu dira. Erakutsi dutenez, haurtzaroan eta nerabezaroan bizi diren esperientzia estresagarriek garunaren eremu horretako zirkuitu neuronal batzuei eragiten diete eta epe luzera aldaketak eragin ditzakete neuronen arteko konexioetan eta funtzionamenduan.

Ikerketa zentroek jakinarazi dutenez, sexuak eragina du estresari erantzuteko orduan eta emakumeek aukera gehiago dituzte lotura duten nahasmendu psikiatrikoak garatzeko, baina estresak eta zoritxarrek emakumeengan duten eraginari buruzko ezagutza mugatua da oraindik.

Estresak bizitza goiztiarrean aurreko kortexeko zirkuitu neuronaletan dituen epe luzeko ondorioak aztertzeko eta sexuak zirkuitu horietan eraginik duen egiaztatzeko, sagu arrak eta emeak esperientzia estresagarrien eraginpean jarri zituzten haurtzaroko eta nerabezaroko azken faseetan.

Emaitzek erakutsi zuten bizitza goiztiarreko estresak eragin oso garrantzitsua duela aurreko kortexeko zirkuitu neuronaletan, batez ere emeenetan.

Aldaketa nagusiak "neurona inhibitzaileetan" detektatu ziren. Neurona horiek garunaren sare neuronalaren kontrolatzen eta sinkronizatzen espezializatuta daude. Era berean, aldaketak ikusi ziren neurona inhibitzaile horien plastikotasuna arautzen duten molekula batzuen adierazpenean.

Ikerlanaren egile nagusia Clara Bueno Fernández Valentziako Unibertsitateko doktoratu aurreko ikertzailea da, Lausanako (Suitza) Eskola Politekniko Federaleko Brain and Mind Institutuko Carmen Sandi ikertzailearekin elkarlanean egin du, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Valentziako Generalitateak finantzatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena