Gizartea -

Desagertutako pertsonak

Astigarragan desagertutako 27 urteko gizon baten bila ari dira

1,85 metroko altuera, gorputz atletikoa, ile gorrixka eta kolore ezberdineko begiak ditu. Apirilaren 18an ikusi zuten azkenekoz.

Astigarragan falta den gizonaren argazkia. Argazkia: @VOSTeuskadi
Astigarragan falta den gizonaren argazkia.
Astigarragan falta den gizonaren argazkia. Argazkia: @VOSTeuskadi

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandetik etxetik falta den 27 urteko gizon baten bilera ari dira Astigarragan (Gipuzkoa), VOST Euskadi larrialdietarako boluntario digitalen taldeak Twitterren duen kontuan jakinarazi duenez.

Imanol Rodriguez Otaño apirilaren 18an ikusi zuten azkenekoz, eta familiak salaketa aurkeztua du. Ertzaintzak ikerketa du zabalik.

Gizonak 1,85 metroko altuera, gorputz atletikoa, ile gorrixka eta kolore ezberdineko begiak ditu. Desagertu zen unean Dolce & Gabanna markako elastiko bat eta beix koloreko prakak zeramatzan.

Horren inguruko informazioa duen orori 112 telefonora deitzeko eskatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Astigarraga Albisteak Desagertutako pertsonak