Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak 128 kutsatze atzeman ditu, azken hilabeteko kopururik txikiena

Positibotasuna % 7,8koa da. Igandean 5 pertsona hil ziren gaitzak jota, eta zazpi pertsona ospitaleratu zituzte, horietako bat ZIUn

Osasun langile bat PCR bat egiten. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat PCR bat egiten.
Osasun langile bat PCR bat egiten. Argazkia: EFE.

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 128 positibo berri atzeman ditu azken orduetan 1.646 proba egin ondoren, eta positibotasuna % 7,8koa da, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Martxoaren 27tik atzemandako kopururik txikiena da. Gainera, bezperan baino 15 kasu gutxiago dira, eta duela astebete baino 11 gutxiago. Duela 15 eguneko datuarekin alderatuta, azkenik, 69 kasu gutxiago dira.

Udalerrika, Funesen (perimetralki itxita ostiraletik) 12 kutsatze zenbatu dituzte. Tutera Ekialdean zazpi positibo atzeman dituzte, eta Altsasun, Zarrakaztelun, Cintruenigon, Martzillan eta Iruñeko Arrotxapean auzoan, bosna kasu.

Bestalde, 196 pertsona zeuden atzo ospitalean covid-19arekin Foru Erkidegoko ospitale sarean, bezperan baino hiru gutxiago. Hala ere, zazpi pertsona sartu zituzten ospitalean, horietako bat ZIUn, eta bost heriotza izan ziren: 81 urteko emakume bat, eta 71, 72, 78 eta 83 urteko lau gizonezko. Hori horrela, gaixotasunarekin Nafarroan hil direnen kopurua 1.158raino iritsi da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Tutera Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Burlata albisteak Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Berriozar azken ordukoa Erizainak azken ordukoa Sendagaiak Txertoak egutegia Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua