Gizartea -
OCU-ren inkesta
Bilbo, bizi-kalitate onena duten hirien artean
Osasun zerbitzuak alderdi nabarmena izateari utzi dio inkestatuen artean, covid-19aren pandemia dela eta.
eitb media
Estatuan bizi-kalitate onena duten hirietako bat da Bilbo, OCU Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak egindako inkesta baten arabera. 15 hiri populatuenen artean baloratuenetakoa da Bizkaiko hiriburua, eta lehena da mugikortasunean, osasun zerbitzuetan, hezkuntzan, garbitasunean eta kultur, kirol eta aisialdi eskaintzan. Gainera, haurrak dituzten familiek ondoen baloratu duten hiria ere bada.
Hala ere, badira okerrago ebaluatu dituzten aspektuak, esaterako, hiriaren bizi-kostua, higiezinen merkatua eta segurtasuna, rankinga osatu duten gainerako hirien batezbestekoaren azpitik baitago.
OCUren arabera, hainbat adierazlek behera egin dute pandemiak eraginda, batez ere osasun zerbitzuenak, inkestatuen artean nabarmenena izateari utzi baitiote.
Guztira 69na puntu lortu dituzte Bilbok eta Zaragozak, eta Vigo da Espainiako Estatuko hiririk baloratuena, 70 puntu jaso baititu. Okerren estimatutakoen artean, ostera, Bartzelona eta Madril daude, rankingean azkenak baitira, 56 eta 55 punturekin, hurrenez hurren.