Publizitatea
Itxi

2021/04/28

13:43

Gizartea

KORONABIRUSA

Datorren astean hasiko dira 65-69 urtekoak txertatzen Nafarroan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Datu epidemiologikoei erreparatuz gero, "egonkortze hauskor batetik gertu" daudela esan du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

  • Datorren astean hasiko dira 65-69 urtekoak txertatzen Nafarroan

    Datorren astean hasiko dira 65-69 urtekoak txertatzen Nafarroan. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Santos Indurain Osasun kontseilariak iragarri duenez, datorren astean hasiko dira Nafarroan 65 eta 69 urte bitarteko pertsonak txertatzen. Gainera, datu epidemiologikoei erreparatuz gero, "egonkortze hauskor batetik gertu" daudela esan du.

Foru Erkidegoak 153 kasu berri atzeman ditu azken orduetan, aurreko egunean baino 23 gehiago, eta positibotasun tasa % 5,2koa da.

"Txertoaren eragina nabaritzen hasi da. Hazkundea (kutsatzeen kopurua) motelagoa da, baina oso modu leunean", esan du Indurainek prentsaurreko batean.

Kontseilariak emandako datuen arabera, Foru Erkidegoan 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 363 kasukoa da 100.000 biztanleko; beraz, oraindik ere egoera "oso delikatua" eta arriskua "oso handia" dela azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena