Publizitatea
Itxi

2021/04/29

06:51

Gizartea

MIGRAZIOA

24 dira Hierro hegoaldean aurkitutako patera batean hildakoak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Hasiera batean 17 gorpu zenbatu bazituzten ere, portura iritsitakoan 24 direla ohartu dira. Ontzi horretatik hiru pertsona erreskatatu zituzten astelehenean, bizirik.

0:47
Hildakoak 22 heldu eta 2 adingabe dira
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Astelehenean Hierro uhartearen hegoaldean topatu zuten pateran hildakoak 24 dira, bi adin txikiko tartean, eta ez 17, Espainiako Gobernuak Kanarietan duen Ordezkaritzak asteazkenean jakinarazi duenez. Gizonak eta Saharaz hegoaldekoak dira guztiak.

Ontzia bart heldu da Tenerifeko Los Cristianos portura. Hara iritsitakoan, Gurutze Gorriak portuan bertan jarritako karpa batera eraman dituzte hilotzak.

Hiru pertsona erreskatatu zituzten bizirik astelehenean ontzi horretatik, eta 17 gorpu zenbatu zituzten orduan. Portura heldutakoan, ordea, 24 zenbatu dituzte.

Iazko abuztutik Kanarietan erregistratutako heriotza kopururik handiena da. 15 hilotz aurkitu zituzten orduan antzeko ontzi batean Kanaria Handitik 200 kilometro hegoaldera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena