Gizartea -
Atxiloketa agindua
Mozkortuta gidatzeagatik agindu dute inplanteen arduraduna atxilotzea
Interpolek PIP bularreko inplanteen fabrikatzaileari jarri dion atxiloketa agindua mozkortuta gidatzeagatik dela argitu dute.
Erredakzioa
Interpol Nazioarteko Poliziak argitu duenez, Jean-Claude Mas PIP bulakerreko protesien fabrikatzaile frantsesaren aurkako atxiloketa agindua ez da inplanteengatik, Costa Rican mozkortuta gidatzeagatik baizik.
Azken egunetan, inplante horiek "mundo osoko milaka emakumeren osasunarentzat arriskutsuak direla" uste da.
Baina web orrian argitaratu duten ohar baten bidez, bilaketa aginduak Protheses Implante de Polo (PIP) enpresarekin zerikusirik ez duela argitu dute.
Interpolek atzo eman zuen jakitera Masen aurka "alerta gorria" ezarri zutela, justu inplanteen arrisku susmoekin bat egiten zuen egun berean. Hala ere, Interpolek argi utzi du hori ez dela bilaketaren arrazoia, 2010 urteko ekainean Costa Rican mozkortauta gidatzeagatik baizik. Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diezaiokete horregatik.
Egunero Interpolek milaka "alerta gorri" bidaltzen dituela esan dute, eta Masena beste bat besterik ez dela gaineratu dute.