Gizartea -

Nafarroa

Hil egin da Obanosko zirkulazio-istripuan zauritutako adingabeetako bat

Autoa errepidetik atera, irauli eta zuhaitz baten kontra jo zuen joan den ostiralean, apirilaren 23an. Anaiarekin eta amarekin zihoan haurra ibilgailuan.

Suhiltzaileak lanean istripuaren tokian. Argazkia: @bomberos_na
Istripuaren uneetako bat
Suhiltzaileak lanean istripuaren tokian. Argazkia: @bomberos_na

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Obanosen (Nafarroa) izandako zirkulazio-istripu batean oso larri zauritu zen adingabeetako bat hil da azken orduetan Nafarroako ospitalean. Pediatriako zainketa intentsiboetako unitatean zegoen ospitaleratuta ezbeharra gertatu zenetik.

Istripua apirilaren 23an izan zen, 17:40 aldera, NA-1111 errepidean (Galar-Viana); emakumeak gidatzen zuen autoa errepidetik atera, irauli eta zuhaitz baten aurka jo zuen.

Cordovillako parke zentraleko suhiltzaileek autotik atera zituzten hiru bidaiariak eta Nafarroako ospitalera eraman zituzten.

Larri zauritu zen adingabeak 8 urte zituen eta Gareseko bizilaguna zen. Zainketa intentsiboetako unitatean ingresatu zuten, garun heriotza zuela, eta gaur hil da.

Gareseko Udalak doluminak eman dizkio familiari ohar baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Trafiko istripuen biktimak