Publizitatea
Itxi

2021/04/29

18:39

Gizartea

Txertoak

65 eta 69 urte artekoei txertatzeko hitzordua ematen hasi da Osakidetza

EITB MEDIA

Hain zuzen ere, AstraZenecaren txertoa jasoko dute. Ostiral honetan, konpainia horretako dosi gehiago helduko dira Euskadira.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

65 eta 69 urte bitarteko pertsonei covid-19aren aurkako txertoa jartzeko hitzorduak ematen hasi da Osakidetza ostegun honetan, SMS mezuak igorrita. AstraZenecaren txertoa jasoko dute. Hain justu ere, ostiral honetan iritsiko dira konpainia horren dosi gehiago Euskal Autonomia Erkidegora.

Carolina Darias Osasun ministroak atzo jakinarazi zuenez, Espainiak AstraZenecaren 1,68 milioi dosi jasoko ditu aste honetan, baina ez zuen zehaztu erkidegoetara zenbat bideratuko dituzten.

Bestalde, Osasun Publikoaren Batzordea ostiral honetan bilduko da 60 urtetik beherakoei AstraZenecaren bigarren dosia eman behar zaien ala ez erabakitzeko.

Sendagaien Europako Agentziak egindako azken ikerketak berretsi egin du txertoa "segurua eta eraginkorra" dela, eta txertaketari lotutako tronbosi kasuak "ezohiko albo-ondorioak" direla azpimarratu zuen.

Hala ere, osasun agintariek bigarren dosia ez ematea erabaki zuten, eta orain Osasun Publikoaren Batzordeak ebatziko duenaren zain daude.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena