Gizartea -
Liskar baten ondorioz
Semeari eraso egin eta egun batera amari ere eraso egin dio Bilbon
Ustezko erasotzaileak atzo bertan, emakumearen semeari bihurkin batekin eraso egin zion. Atxilotua izan zen, baina aske gelditu bezain pronto, honen amaren aurka joan da.
Erredakzioa
Ertzaintza gizonezko baten bila dabil, arratsaldean Bilbon emakume bati eraso egiteagatik. Ustezko erasotzaile hau gainera, atzo bertan atxilotua izan zen emakume honen semeari bihurkin batekin jo ostean. Azken hau, erasotzailearen koinatua da.
Erasoa 13.00ak aldera gertatu da Bilboko Zizeruene kalean, Otxargoaga auzoan; atzo erasoa izan zen tokitik oso hurbil. Ustezko erasotzaileak emakumeari hainbat kolpe eman dizkio eta ondoren joan egin da. Bitkitma ospitalera eraman behar izan dute hainbat zaurirekin.
Erasotzaileak atzo bertan bere koinatuari eraso egin zion bihurkin batekin liskar baten ondorioz. Orduan ere joan egin zen, baina beranduago Ertzaintzak aurkitu egin zuen. Epailearen aurretik pasa eta aske gelditu den unean, erasotzailea auzora bueltatu da eta bere koinatuaren amari egin dio eraso. Berriz ere, joan egin da eta Ertzaintza bere bila dabil.