Gizartea -

Koronabirusa

Ezkontzak eta jaunartzeak ekaina ostera arte atzeratzea gomendatu dute Nafarroan

Nafarroako Gobernuak esan du datozen asteak "erabakigarriak" izango direla txertaketa kanpainaren bidez herritarrak immunizatzeko eta, ondorioz, "arrisku egoerak" saihestea eskatu du.

Ezkontza baten irudia. Argazkia: Pixabay
Ezkontza baten irudia.
Ezkontza baten irudia. Argazkia: Pixabay

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkontzak, jaunartzeak eta konfirmazioak gutxienez ekaina ostera arte atzeratzeko gomendioa egin dute gaur Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko eta Tuterako artzapezpikutzek.  

Bi erakundeek bilera egin dute, covid-19aren pandemia Nafarroan izaten ari den bilakaera eta azken datu epidemiologikoak aztertzeko.

Gobernuak ohar bidez adierazi duenez, "testuinguru honetan, jende pilaketak eta kutsatzeko arriskuak ekiditea eta prebentzio neurriak zorroztea ezinbestekotzat jotzen dugu".

Halaber, datozen asteak "erabakigarriak" izango direla azpimarratu du, txertaketa kanpainaren bidez herritarrak immunizatzeko, batez ere adinekoak eta pertsona zaurgarrienak.

Kultu guneetan segurtasun-tartea eta maskararen erabilera bezalako segurtasun neurriak betetzen dira eta edukiera mugatu egoten dago, baina iazko esperientziak erakutsi du arrisku handiena eremu horietan sartzerakoan eta irteerakoan eta, batez ere, ondorengo ospakizunean ematen dela, jende pilaketak izaten direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa