Gizartea -
Adimen artifiziala
Itzuli itzultzaile neuronala saritu dute, bere eragin eta erabilgarritasunagatik
Duela urte eta erdi abiarazi zuten, eta gaur-gaurkoz, 200.000 itzulpen egiten dira egunero, euskaraz eta gaztelaniaz nagusiki.
eitb media
Itzuli itzultzaile neuronalak adimen artifizialaren sari estatala jaso du, bere ibilbide, eragin eta erabilgarritasunarengatik. Teknologia digitalerako industriaren patronalak (AMETIC) eman du saria, Madrilen.
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) sortu zuen Itzuli, eta elkarte horren bozeramaile Oskar Guadillak jaso du saria.
Duela urte eta erdi hasi zuen ibilbidea itzultzaileak, eta itzulpen automatikoak egiteko kalitate handiko tresna bilakatu da.
Halaber, ibilbide laburra izan duen arren, milaka erabiltzaile ditu egunero, eta erreferente bilakatu da hainbat sektoretan; hezkuntzan, osasunean, zerbitzuetan eta finantzen industrian, esaterako.
Gaur-gaurkoz, 200.000 itzulpen egiten dira egunero bertan, euskaraz eta gaztelaniaz nagusiki, nahiz eta frantsesez eta ingelesez ere egiten diren.