Publizitatea
Itxi

2021/04/30

21:54

Gizartea

Koronabirusa

Ekainaren 15etik aurrera adin nagusi guztiek jasoko dute txertoa Ipar Euskal Herrian

agentziak | eitb media

50 urteko edo gehiagoko pertsonek maiatzaren 15etik aurrera eskatu ahalko dute txanda, eta 18 urtetik gorakoek ekaina erdialdean.

2:15
Adin irizpideak desagertu egingo dira ekainaren 15ean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frantzia adin nagusiko pertsona guztiei hasiko da txertoa jartzen ekainaren 15etik aurrera, pertsona horien osasuna edo adina gora-behera, Emmanuel Macron presidenteak iragarri duenez.

50 urteko edo gehiagoko pertsonek maiatzaren 15etik aurrera eskatu ahalko dute txanda, eta 18 urtetik gorakoek, ekaina erdialdean.

Gainera, gaur iragarri dute minbizia, diabetea, bihotzeko arazoak edo bestelako gaixotasun kronikoak dituztenak bihar bertan hasiko direla txertoa jasotzen.

Atzo, berriz, Macronek iragarri zuen deseskalatzea ekainaren amaieran bukatuko dutela, eta uztailaren 1ean ez dela etxeratzeko agindurik edo gehienezko edukierarik izango, osasun egoerak ahalbidetzen badu.

Gaur gaurkoz, 15,2 milioi herritarrek jaso dute sendagaiaren dosi bat, hau da, herritarren % 22,7k.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena