Gizartea -

ALBISTE FALTSUAK

Txertatzera deitzen duen mezu faltsu bat zabaltzen ari dela ohartarazi du Osakidetzak

Twitterreko kontu ofizialean argitu duenez, "ez da egia" Durangoko, Zornotzako, Berrizko, Elorrioko eta Zaldibarko 100 herritar behar dituztenik "txertoak bota behar ez izateko".

Sareetan zabaltzen ari den gezurrezko mezua.
Sareetan zabaltzen ari den gezurrezko mezua.
Sareetan zabaltzen ari den gezurrezko mezua.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak sare sozialen bidez zabaltzen ari den mezu faltsu baten berri eman du, gezurra dela argi uzteko.

Mezu horretan, euskal herri jakin batzuetako bizilagunei txertoa hartzera joateko deia egin zaie, dosiak alferrik gal ez daitezen.

Osakidetzak Twitterren duen kontu ofizialean azaldu duenez, azken orduetan zabaltzen ari den mezua "ez da egia". Mezu faltsuak dioenez, beharrezkoa da 65 eta 69 urte bitarteko 100 bizilagun aurkitzea Durangon, Zornotzan, Berrizen, Elorrion eta Zaldibarren, gaur txertoa hartzera joan daitezen. Izan ere, horrela ez bada, dosiak bota beharko liratekeela dio mezuak.

Osakidetzak argi utzi du ez dela egia.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Zornotza Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Albiste faltsuak Elorrio Zaldibar Berriz Koronabirusa Durangaldea albisteak