Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek bikotekidea hil eta ondoren bere buruaz beste egin du
Gizonak 71 urte zituen eta emakumeak 33. Ustez, gizonak emakumea hil du ehiza egiteko eskopeta batekin. Bikoteak seme-alaba bat zuen.
Erredakzioa
Gizonak 71 urte zituen eta emakumeak 33. Ustez, gizonak emakumea hil du ehiza egiteko eskopeta batekin. Bikoteak seme-alaba bat zuten.
Gizon batek ustez bikotekidea hil du ehiza egiteko eskopeta batekin Roquetas de Mar auzoan, Almerian. Ondoren, gizonak bere buruaz beste egin du, Osasun, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Ministerioak agiri baten bidez jakinarazi duenez.
Emakumeak 33 urte zituen eta Errusiakoa zen; gizonak, aldiz, 71 urte zituen eta espainiarra zen. Ez zituen tratu txarrengatik salaketarik. Halaber, seme-alaba bat zuten.
2011 59 emakume hil dira dagoeneko emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioz.
Iaz 73 emakume hil zituzten gaitz horrengatik.