Gizartea -

KORONABIRUSA

Ontzi bat konfinatu dute Bilboko Portuan, hiru tripulatzailek positibo eman ostean

Indiako aldaerarekin kutsatu diren aztertzen ari da orain Osakidetza.

'Stavanger Pearl' ontzia, Bilboko Portuan. Argazkia: EFE
'Stavanger Pearl' ontzia, Bilboko Portuan. Argazkia: EFE
'Stavanger Pearl' ontzia, Bilboko Portuan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Bilboko Portura (Santurtzi) iritsi zen Stavanger Pearl ontziko hiru tripulatzailek positiboa eman dute covid-19an, eta bakartuta dituzte Derioko hotel batean, beste laugarren kasu susmagarri batekin batera. Ontziko gainerako tripulanteek berrogeialdia egin beharko dute ontziaren barruan.

Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzaren arabera, positibo eman duten hiru tripulatzaileetatik bi Indiakoak dira. Orain, Osakidetza koronabirusaren zer aldaera duten aztertzen ari da.

Koronabirus kasuen berri izan eta gero, Portuko Agintaritzak itsasontzia isolatu zuen, eta Kanpo Osasunak berrogeialdia ezarri zuen tripulatzaile guztientzat.

Ontzia Rotterdamera (Herbehereak) bidean zegoen, eta igandean sartu zen Bilboko Portuan, 21 kiderekin. Suezko Kanaletik zetorren, eta 6.000 tona olio daramatza.

Bideoa: Positibo eman duten tripulatzaile indiarrak Derioko hotel batean dituzte bakartuta

Positibo eman duten tripulatzaile indiarrak Derioko hotel batean dituzte bakartuta
Positibo eman duten tripulatzaile indiarrak Derioko hotel batean dituzte bakartuta
Positibo eman duten tripulatzaile indiarrak Derioko hotel batean dituzte bakartuta

1:09

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia EAE Gaixotasunak bideoak Bilboko Portua albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Koronabirusa