Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

DNAk 2015ean Iruñean egindako sexu-eraso baten egilea atxilotzea ahalbidetu du

Polizia Zientifikoak ustezko egilearen gorpuzki biologikoen inguruan egindako txosten genetikoa funtsezkoa izan da atxiloketarako, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 55 urteko gizonezko bat atxilotu du Iruñean, 2015ean 21 urte zituen neska bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Polizia Zientifikoak ustezko egilearen gorpuzki biologikoen inguruan egindako txosten genetikoa funtsezkoa izan da atxiloketarako, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.

Sexu-erasoa 2015. urte hasieran gertatu zen. Orduan 21 urte zituen emakumezko batek gizon batek goizaldean egindako bi sexu-eraso salatu zituen, eta ustezko egilea xehetasunez deskribatu zuen deklarazioan.

Ikerketa martxan jarri zen eta Polizia Zientifikoak txosten bat egin duen, gertakarien tokian aurkitutako ustezko egilearen arrasto biologikoekin. Baina ez zetozen bat poliziaren datu-baseetako datuekin.

Salaketa berri bat

Urte batzuren buruan, 2019an, Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoak adingabe baten salaketa jaso zuen. Haren arabera, gizonezko batek prostituziora bideratutako iruzkin lizunak eta eskaintzak egin zizkion, eta deskribapen fisikoa baino ezin izan zuen eman.

Orduan, Familia eta Emakume Unitateak (UFAM) ikerketa bat abiatu zuen. Ikerketa horretan, ikertzaileek, deskribapen fisikoan, bi gertakarien espazio-denboraren hurbiltasunean eta ekintzen izaera sexualean oinarrituta, aurretik izandako beste salaketa batekin lotu zuen. Salaketa horretan, emakumezkoak gizonezko batek bizi zen atariko beiratean keinu lizunak egin zizkiola adierazi zuen.

Handik egun gutxira, emakumezkoak gizona bere etxetik hurbil zebilela ohartarazi zion poliziari, eta UFAMeko agenteek aurkitu eta atxilotu egin zuten.

DNA profilak bilatzeko teknologiak ustezko egilea identifikatzea ahalbidetu zuen. Une hartan, DNA laginak jaso ziren, eta Polizia Zientifikoaren Komisaria Nagusira bidali ziren. Ondorioz, Analisi Zientifikoen Unitate Zentralak egindako analisien arabera, bat zetozen 2015ean egindako sexu-erasoaren ustezko egilearen profil genetikoarekin.

Hala, ustezko egilea identifikatu eta Iruñean bizi zela egiaztatu ondoren, ustezko egilea aurkitu eta atxilotzeko dispositibo bat jarri zuten martxan. Hala, hil honen hasieran atxilotu dute gizonezkoa, eta epaileak espetxera bidali du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Indarkeria matxista Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Iruñeko Udala