Gizartea -

eleaniztasuna

EHUko ikertzaileek hizkuntzak ikasteko app baten garapenean parte hartu dute

'BabelAR' du izena jokoak, eta 14 hizkuntzatan dago eskuragai, euskaraz, besteak beste.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko Dream ikerketa taldeak Europa mailako VirtuLApp (Virtual Language App) proiektuan parte hartu du. Aplikazio berri bat sortu dute, 7-12 urteko eskola-umeek hizkuntzak ikasteko eta eleaniztasuna balioesteko helburuarekin.

Virtual Language App aplikazio eleaniztuna da, eta ikuspuntu multididaktiko berritzailea garatzea du helburu, irakasleek ikasgelan edozein unetan erabiltzeko.

'BabelAR' du izena jokoak, eta 14 hizkuntzatan dago eskuragai, euskaraz, besteak beste. Doan deskargatu daiteke iOS zein Android sistema eragileetarako.

Jokoaz gain, bestelako material didaktikoak sortu dituzte proiektuaren baitan, eleaniztasuna garatzeko. Asteazkenean, maiatzak 12, VirtuLApp egitasmoaren inguruko jardunaldia egingo dute, 'Teknologia berriak, hizkuntza gutxituak eta hizkuntza aniztasuna' izenburupean. Topaketa online izango da eta, jokoaz gain, agerraldiak egingo dituzte Euskal Herritik eta Kataluniatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara EHU Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Aplikazioen albisteak