Gizartea -

Inkestaren emaitzak

ETAren iragarpena, 2011ko albisterik esanguratsuena erabiltzaileentzat

Eitb.com-ek egin duen inkestan parte hartu duten erabiltzaileen erdiak baino gehiagok, 2011ko albisterik garrantzitsuena ETAren iragarpena izan dela uste du.

2011ko albisterik garrantzitsuenak
2011ko albisterik garrantzitsuenak
2011ko albisterik garrantzitsuenak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eitb.com-en erabiltzaileen artean egin duen inkesten emaitzen arabera, ETAren iragarpena izan da 2011 urteko albisterik garrantzitsu eta esanguratsuena. Boza eman duten % 55ak aukeratu du joan den urriaren 20an ETAk jarduera armatua behin betiko amaitzen zuela egin zueneko iragarpena.

Bigarren postuan, krisi ekonomikoa aukeratu dute erabiltzaileek 2011ko albiste nagusi moduan, zehazki, % 18rentzat hauxe da albisterik garrantzitsuena.

% 15arentzat ordea, Fukushimako hondamendia izan da albisterik garrantzitsuena.

Errebolta arabiarrak% 9arentzat, eta azkenik, erabiltzaileen % 3k Bin Ladenen hilketa aukeratu du amaitu berri den 2011ko albiste garrantzitsuena bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea