Gizartea -
TRAFIKOA
Gasoil arrastoek sei istripu eragin dituzte Donostiako saihesbidean eta N-1ean
06:20 aldera, ibilgailu batek gasolio-errekasto bat utzi du galtzadan, eta gutxienez sei istripu eragin ditu, gehienak arinak.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Istripu ugari izan dira goizeko lehen orduan Gipuzkoan, gasoil arrastoak direla eta. Gutxienez sei auto errepidetik irten dira Donostiako saihesbidean, GI-20 errepidean, Bilborako noranzkoan, eta N-1 errepidean, Gasteizerako noranzkoan.
Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, gertaeraren ondorioz Donostiako saihesbidea itxi behar izan dute, Bilborako noranzkoan, beharrezko garbiketa lanak egiten ari diren bitartean.
06:20 aldera, ibilgailu batek gasolio-errekasto bat utzi du egin duen ibilbide guztian. Horren ondorioz, hainbat auto errepidetik irten dira Donostiako saihesbidean eta N-1 errepidean, Lasarten, Iruran, Adunan, Tolosan eta Andoainen (Gipuzkoa). Istripu horietako batean pertsona bat arin zauritu da.
Ertzaintzak ikerketa ireki du baina ez dute autoa topatzea lortu.ç
Lau zauritu Azpeitian
Bestalde, lau pertsona zauritu dira bart gauerdian Azpeitian, GI-631 errepidean, bi ibilgailuk talka eginda.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da goizaldeko hirurak arte.
Kamioia iraulita Asparrenan
Bestalde, kamioi bat irauli da 09:00ak baino lehen N-1 errepidean, Asparrena parean. Ez da zauriturik izan baina errepidea moztu dute Irungo noranzkoan. 17:00ak arte ezin izan dute ireki.