Gizartea -

Gertakizuna

Gironako emakume bat, indarkeria matxistaren 2012ko lehen biktima

Lehen zantzuen arabera, badirudi gizonezkoak emakumea hil, eta ondoren bere buruaz beste egin zuela.

Hilketa gertatu den tokia, Gironan. Argazkia: EITB
Hilketa gertatu den tokia, Gironan. Argazkia: EITB
Girona: Gizon eta emakume baten gorpuak aurkitu dituzte pisu batean

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen ikerketen arabera, gizonezkoak, Oleksandre P. bere bikotekideari, Natalia P., kolpe bat eman dio buruan eta hil egin du. Ondoren, bere buruaz beste egin du etxebizitzan bertan, Gironako Santa Eugenia auzoan.

Bikotearen alabak aurkitu zituen atzo gorpuak eta berak deitu zuen Poliziara.

Generalitateko barne ministroak, Felip Puigek, esan duenez, ikerketa irekita dago oraindik eta emakumea buruan jasotako kolpe bortitz baten ondorioz hil dela berretsi du. Gizona ordea, labain batekin egindako zauri baten ondorioz hil da, bere buruaz beste eginez.

Aurretik ez zegoela inongo salaketarik esan du Puigek, nahiz eta bikotearen inguruko jendeak askotan liskarrak izaten zituztela esan duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea