Gizartea -
Ezbeharra Gipuzkoan
44 urteko motozale bat hil da Irunen, auto baten aurka talka eginda
Istripua 16:00ak aldera gertatu da GI-636 errepidean, Donostiako noranzkoan. Hildakoa irundarra zen.
EiTB Media | Agentziak
44 urteko motor-gidari bat hil da igande honetan, Irunen (Gipuzkoa) gertatutako trafiko istripuan, GI-636 errepidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hildakoa irundarra zen.
Iturriaren arabera, ezbeharra 16:00ak aldera jazo da. Motozaleak auto baten kontra talka egin du, Donostiako noranzkoan.
Anbulantzia bat bertaratu da. Errepidea itxi behar izan dute. Ertzaintzak ibilgailuen zirkulazioa bideratu behar izan du.
Asteburu honetan Euskal Herriko errepideetan hiltzen den bigarren motor-gidaria da; izan ere, larunbatean 23 urteko gazte bat hil zen Gasteizko Zadorra hiribidean, errepidetik aterata.