Gizartea -

SINDIKATUAK

Lanbide-gaixotasuntzat jo dute egoitzetako langile baten sorbaldako lesioa

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak lanbide-gaixotasuntzat jo du Gernika-Lumoko Calzada egoitzako erizain laguntzaile baten sorbaldako tendinitisa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Argazkia: Wikimedia Commons
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Argazkia: Wikimedia Commons

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak lanbide-gaixotasuntzat jo du aldi baterako ezintasun-prozesuan Gernika-Lumoko Calzada egoitzako erizain laguntzaile baten sorbaldako tendinitisa, ELAk jakitera eman duenez.

Sindikatuaren esanetan, epaia "oso garrantzitsua" da, agerian uzten baitu "sektore soziosanitarioan arazo muskulu-eskeletikoei lotutako prebentzio neurrien falta".

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, "ezinbestekoa da enpresak, bere prebentzio-zerbitzuaren bidez, lanpostu bakoitzerako lan-arriskuen ebaluaziorako tresna behar bezala erabiltzea" eta langileek dituzten arrisku guztiak identifikatzea, eta horien osasunaren gaineko kaltea saihesteko beharrezkoak diren babes- eta prebentzio-neurriak proposatzea.

Honakoa jaso dute epaileek epaian: "Langileak sorbaldan duen patologia (supraespinosoaren tendinitisa) lanbide-gaixotasunen zerrendan dago, eta langilearen lanbideak (erizaintzako laguntzailea) patologia hori sor dezake".

ELAk ontzat jo du lanbide-gaixotasuntzat jo izana mugimendu errepikakorrek, gainkargek eta gehiegizko esfortzuek eta, oro har, kargen eskuzko manipulazioak eragindako trastorno eta kalte muskulu-eskeletikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak