Gizartea -

Interneten erabilera

65 urte baino gehiago dituzten euskal herritarren % 42k Internet erabiltzen du

Internet erabiltzen duten 65 urtetik gorako pertsona kopurua 4,7 hazi da ehunekotan aurreko urteko datuekin konparatuz.

Sare sozialen aplikazioak mugikorrean. Argazkia: EFE
Sare sozialen aplikazioak mugikorrean. Argazkia: EFE
Sare sozialen aplikazioak mugikorrean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Estatistika Erakundearen arabera, 65 urtetik gorako euskal herritarren % 42 Interneteko erabiltzaileak ziren 2020ko lehenengo hiruhilekoan. Ehuneko altua ez bada ere, 2019ko lehenengo hiruhilekoan baino % 4,7 gehiago dira.

Ehunekoak gora egin du 15 urtetik gorako euskal herritarren artean ere. Egun, euskal herritarren % 82,6k Internet erabiltzen dute, iazko hiruhileko berean baino 2,4 puntu gehiago.

Bestetik, datuek azaleratu zutenez, Interneten erabilera gutxitu egiten da adinean gora egin ahala. 25 eta 34 urte artean dituzten euskal herritarren % 99,9k erabiltzen dute Internet, eta 55 eta 65 urtekoen artean, % 90,4k baino ez. Gainerako adin tarteetan, % 95ek baino gehiagok erabiltzen dute.

Adinak, baina, ez du gehien erabiltzen diren aplikazioen zerrendan eraginik. Gehien erabiltzen direnak WhatsApp eta antzeko plataformak dira, % 93ko erabilera-tasa gainditzen baitute.

Halere, erabiltzaileek bestelako zerbitzuak ere erabiltzen dituzte: % 55,8k ondasunak eta zerbitzuak erosten dituzte; % 64,2k banku elektronikoa erabiltzen dute, eta % 68,3k sare sozialak. 15 eta 24 urte bitartekoen artean, % 90,1ek erabiltzen dituzte sare sozialak; 25 eta 34 urte bitartekoen artean, berriz, % 78,1ek.

Euskal enpresak sare sozialak erabiltzen hasi dira enpresa-helburuekin. 10 langile baino gehiago dituzten establezimenduen % 68,3k sare sozialak dituzte; aurreko urtean baino % 2,3 gehiago dira, beraz. Online merkataritzari dagokionez, 44.000 establezimenduk erabiltzen dituzte sare sozialak, guztien % 27,1ek.

Internet bidezko salmentak guztien % 38,4 dira, eta negozio-bolumena 21.521,6 milioi eurokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp Euskal Autonomia Erkidegoa Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet