Gizartea -

KORONABIRUSA

Gizarte Langintzako profesionalek txertaketa prozesuan azkenak izatea salatu dute

Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak kolektiboak pairatzen duen "diskriminazioa" konpontzeko eskatu die agintariei.

Covid-19aren aurkako txertoa. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Covid-19aren aurkako txertoa
Covid-19aren aurkako txertoa. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Langintzako profesionalek esan dute eurena "funtsezko lanbidea" dela, eta "pandemiaren aurkako lehen lerroan" urtebete eman ostean, covid-19aren aurkako txertaketa prozesuan azkenak izatea salatu dute.

Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak (700 profesional baino gehiago biltzen ditu) salatu du txertaketa-egutegian kolektibo horrek beste langile batzuekin alderatuta bizi duen "justifikaziorik gabeko bidegabekeria".

"Osasun arloko edo arlo soziosanitarioko langileek eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena duten zerbitzu batzuetakoek txertoa jaso badute ere, gure profesional gehienek ez dute oraindik txertoa jaso", azaldu du.

Hala, kolektibo horrek jasaten duen "diskriminazioa" konpontzeko eskatu die agintari eskudunei, eta funtsezko profesionalei dagokien txertaketa-taldean, esposizio arrisku handiena duten langileen taldean, sartu behar zituztela azpimarratu du.

Horren esanetan, profesional horiek kutsatuak izateko arriskua dute, egunean zehar pertsona askorekin egiten baitute lan, baina, horrez gain, "kutsatzeko foku handi bat" izan ahal dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa