Gizartea -

JUSTIZIA

Ekainean hasiko da Bizkaiko Aldundiaren aurkako epaiketa Irune Costumero kasuagatik

Adin txikikoen zerbitzuak alaba kendu zion 2017an "gurasoak eragindako alienazio sindromea" egotzita. NBEk kagu hartu zion Espainiako Gobernuari 2020ko irailean, kasu honengatik.

Irune Costumero. Argazkia: EFE
Irune Costumero. Argazkia: EFE
Irune Costumero. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 7an hasiko da Bizkaiko Auzitegian, Sergio Murillo gaur egun Bizkaiko Gizartekintza diputatu denaren eta bere saileko beste hiru funtzionarioren kontrako epaiketa, Irune Costumerori bere bost urteko alabaren zaintza kentzeko foru agindua sinatzeagatik, umea "aitaren kontra manipulatzen" zuela argudiatuta.  "Gurasoak eragindako alienazio sindromea" egotzi zioten, nazioarteko inongo erakunde mediku edo psikiatrikok onartzen ez duen gezurrezko patologia bat, baina prozesu judizialetan aplikatzen dena, askotan amei haurrak kentzeko, aita ikusi nahi ez duten umeek sindrome hori dutela argudiatuz.

2017an banandu zuten umea amarengatik eta etengabe saiatu den arren, kasua ez da epaitegietara iritsi orain arte. Orduz geroztik, aitarekin bizi da haurra. Ekainaren 7tik 9ra egingo den epaiketan, bost urte eta sei hilabeteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte akusatuentzat. Prebarikazio administratiboa, tratu txarrak eta lesio psikologikoak eragitea leporatzen diete, alaba epaileak jakin gabe kentzeagatik, honek zaintza partekatua ezarria baitzuen.

Adin txikikoen zerbitzuko arduradunek ez zirela zuzen ari jakinda banandu ote zituzten ama-alabak ebatzi behar du Auzitegiak, eta era berean, euren sufrimenduaren arduradun ote diren.

Gauzak honela, indarkeria instituzional kasu bat ote den argitu beharko du epaitegiak, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2020ko irailean argitaratuko txosten batean Espainiari kargu hartuz iradoki bezala.

Ama eta alaba banandu zituzten unea

NBEren txostenean kontatzen denez, 2013an zaintza partekatua ezarri zien auzitegiak Customero eta bere bikote ohiari. Ondoren, aitak salaketa jarri zuen amaren kontra Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, amak umearengan berarekin egon nahi ez izatea eragiten zuela esanez. Aurrez, Costumerok bikotekide ohia salatu zuen tratu txarrenatik baina absolbitua izan zen.

Zerbitzu sozialek amari haurraren zaintza kentzea erabaki zuten, bere tutoretza administrazioaren esku jartzea, eta, era berean, aitari uztea. Horretarako, Costumero eta alabarekin hitzordua ezarri zuten, zertarako zen esan gabe, eta behin han zirela, besoetatik kendu zioten alaba poliziaren, segurtasun agenteen eta zerbitzu horretako langileen laguntzaz. Banantze hori ez zen epaitegian jakinarazi eta ez zuen epailearen baimenik.

Epaiketan, Bizkaiko Foru Aldundiak "modu ez zilegian" eta "bortitzean" kendu ziola alaba frogatzen saiatuko da Customero.

"Nire alabagatik eta tortura insituzional hau jasaten duten beste haurrengatik egiten dut"

Alabarik gabe egon den lau urte hauek ez dizkiola inork itzuliko adierazi du Irune Costumerok, "ezta galdu ditudan urtebetetze eta Gabonak ere", eta "inork ezingo dit negarrez eta beldurtuta joaten ikustearen mina arinduko", baina bere bizitza eta alabarena "tortura" bihurtu zuten funtzionarioak zigortuko dituztela espero duela adierazi du.

"Dena bertan behera uzteko gomendatu didatu, amore emateko, bi asteburutatik behin berarekin egoten uzten didatelako orain eta oporren zati batean ere bai; mehatxatu ere egin naute" azaldu du.

Bere azken urteotako borroka "Davidek Goliaten aurka" egindakoa bezalaikoa dela esan du, eta bere alabagatik zein "tortura instituzional hau jasaten duten beste haurrengatik" egiten duela argitu du.

Bizkaiko Foru Aldundiak ez du publikoki bere jarrera agertu nahi izan eta "esan behar duena epaitegiaren aurrean" esango duela adierazi die berri agentziei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Umeak Gurasoak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak