Gizartea -

Koronabirusa

50 eta 59 urte arteko herritarren % 44k gutxienez dosi bat jaso dute EAEn

1.256.193 txerto eman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 413.184 dira immunizazio prozesua amaitu dutenak.

Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EiTB
Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EiTB
Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn covid-19aren aurkako 1.256.193 dosi eman dituzte gaur arte, eta horietako 413.184 bigarren dosia edo immunizatzeko dosi bakarrak izan dira; beraz, biztanle kopuru horrek amaitu du txertaketa prozesua eta immunizatuta dago. Gainera, 50 eta 59 urte arteko herritarren % 44,2k jaso dute dosiren bat, eta portzentajea % 90era eta % 100era igotzen da 60-79 urte artekoen eta 80tik gorakoen artean, hurrenez hurren.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren azken txertaketa txostenaren arabera, EAEn Pfizer-BioNTechen 850.732 dosi eman dituzte (346.145 bigarren dosi eta 5.151 dosi bakar),  Modernaren 118.860 (31.495 bigarren dosi eta 2.248 dosi bakar), AstraZenecaren 263.499 (5.043 dosi bakar) eta Janssenen 23.102 (dosi bakarrak).

Zentro soziosanitarioetako profesional eta egoiliar guztiek eta Osakidetzako profesionalek dagoeneko jaso dute bigarren dosia, osasun zentro pribatuetako eta osasun garraioko langile guztiek bezalaxe.

Bestalde, 55 urtetik beherako ertzain guztiek jaso dute gutxienez lehenengo dosia, eta bestelako zerbitzu soziosanitarioetako langile eta erabiltzaile gazteagoek ere bai. Unibertsitatetik kanpoko hezkuntzako 55 urtetik beherako irakasle guztiek ere jaso dute gutxienez dosi bat.

Adinaren arabera banatuta, 80 urtetik gorako herritar guztiek jaso dute dosiren bat. 70-79 adin tartean, portzentajea % 96,5era iristen da, 60 urtetik 69ra, % 91ra, eta % 50 urtetik 59ra, % 44,2ra.

100 urtetik gorakoen % 99,1ek immunizazio prozesua amaitu dute; 90-99 adin tartean, % 99,2k, 80 eta 89 urte artean, % 99,5ek. Portzentajea % 71,5era jaisten da 70 urtetik 79ra. 60-69 tartean, % 7,9koa da tasa, eta 50-59koan, % 11,7koa.

Eusko Jaurlaritzak orain arte 1.290.860 txerto eman ditu, eta Pfizerren 10.800 eta Modernaren 9.250 ditu gordeta bigarren dosirako. AstraZenecaren 17.205 dosi ere baditu gordeta. Beraz, 37.255 dira orotara gordetako dosiak.

Maiatzaren 19tik 25era 87.276 txerto ematea da Osasun Sailaren asmoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa