Gizartea -
Gertakaria
Kea harnasteagatik hil zen Elorrioko gaztea
Dirudienez, 24 urteko gaztea lokalean lo gelditu da, sutea eragin duen berogailu bat bertan zela, gertakaria izan den lekutik gertu dagoen taberna bateko jabeak azaldu duenez.
Erredakzioa
Suhiltzaileek ostiral honetan Elorrioko 24 urteko gazte baten gorpua aurkitu dute, Bizkaiko herri horretan; dirudienez, gazteek erabiltzen zuten lonja batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
14:20an Elorrioko Errebombillo kaleko lonja batek su hartu zuela jakin zen. Suhiltzaileak sua itzaltzeko bertaratu ziren, eta barruan 24 urteko gizonezko bat hilda aurkitu zuten.
Gertakaria izan den lekutik gertu dagoen taberna bateko jabeak Radio Euskadiri adierazi dionez, hildako pertsona lokalean lo gelditu omen zen, sutea eragin zuen berogailu batekin. Gaztea kea harnastearen ondorioz hil dela uste dute, jabearen hitzetan, lonjara sartzean "ez zegoelako suterik, kea baizik".
Lonja Errebonbillo kaleko eraikin zahar batean dago, eta goiko etxebizitzetan ez da inor bizi. Hildako gaztea oso ezaguna zen Elorrion.
Egunean zehar jakingo dira autopsiaren datu gehiago.
Suhiltzaileek ostiral honetan Elorrioko 24 urteko gazte baten gorpua aurkitu dute, Bizkaiko herri horretan; dirudienez, gazteek erabiltzen zuten lonja batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez. 14:20an Elorrioko Errebombillo kaleko lonja batek su hartu zuela jakin zen. Suhiltzaileak sua itzaltzeko bertaratu ziren, eta barruan 24 urteko gizonezko bat hilda aurkitu zuten. Gertakaria izan den lekutik gertu dagoen taberna bateko jabeak Radio Euskadiri adierazi dionez, hildako pertsona lokalean lo gelditu omen zen, sutea eragin zuen berogailu batekin. Gaztea kea harnastearen ondorioz hil dela uste dute, jabearen hitzetan, lonjara sartzean "ez zegoelako suterik, kea baizik". Lonja Errebonbillo kaleko eraikin zahar batean dago, eta goiko etxebizitzetan ez da inor bizi. Hildako gaztea oso ezaguna zen Elorrion. Egunean zehar jakingo dira autopsiaren datu gehiago.