Gizartea -

TXERTAKETA

Sagarduik Pfizer hartzeko eskatu die bigarren dosiaren zain dauden 60 urtez azpikoei

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak berretsi duenez, baimen sinatu baten bitartez AstraZeneca nahiago dutela jakinarazten dutenei soilik eskainiko zaie AstraZeneca.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, artxiboko irudi batean
Bigarren dosian Pfizer hartuko duten funtsezko langileak hasi dira txertatzen

1:19

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur berretsi du Osakidetzak Pfizer eskainiko diela koronabirusaren aurkako txertoaren bigarren dosia hartzeko zain dauden 60 urtetik beherako herritarrei. Hala ere, "salbuespen gisa" eta baimen sinatu baten bitartez AstraZeneca nahiago dutela jakinarazten dutenei AstraZeneca eskainiko zaie.

Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren atarian Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, kutsatzeen beherakada "moteltzen" ari dela onartu du eta txertaketa kanpaina "ordenatua eta azkarra" izaten ari dela adierazi du.

Pfizer baztertu eta AstraZeneca nahi dutenek baimen bat sinatu beharko dute, Osakidetzaren webgunean eskuratu ahal izango dutena.

Kasu horretan, itxaron zerrenda batean sartuko dira, eta txertoaren horniduraren arabera berriro deituko diete.

Janssen

Janssenen txertoa 50 urtetik beherakoei ere ematea izango dute hizpide Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek gaurko Lurralde arteko Osasun Batzordearen bileran.

Orain arte, 50 urtetik gorakoei eta kolektibo jakin batzuetako pertsonei eman zaie. 

ErNE, auzitara joateko prest

Roberto Seijo ErNE sindikatuko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urtetik beherako agenteek Oxfordeko bigarren dosia 16. astean jasotzen ez badute, auzitara joko dute.

Seijok salatu duenez, "orri bat sinatzera behartuz" eta Pfizer jasotzeari uko eginez, Ertzaintza eta Udaltzaingoko agente asko zer egin jakin gabe geratu dira, "une honetan ez dagoelako AstraZenecaren txerto nahikorik lehenengoa jarri duten pertsona guztientzat".

Azaldu duenez, "ondoez handia" dago lankideen artean; izan ere, ez dute behar besteko bermerik eta, beraz, uko egingo diote Pfizer jartzeari. Horregatik, ErNEko buruzagiaren ustez, Osasun Sailak eta Osakidetzak "Espainiako Gobernuarekin hitz egin behar dute, "AstraZeneca dosi bat jaso zuten agenteek "bigarren txerto bat izateko eskubidea bermatzeko".

"AstraZenecaren bigarren dosia jasotzeko epeak 16. asteko muga gainditzen duenean", ErNEk auzitegietara joko duela ohartarazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zientzia Osasunari buruzko albisteak Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak Donostia Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Covid birusaren olatu berria Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Osasun zentroak gaur Osasunbidea gaur