Gizartea -

DIBULGAZIO ZIENTIFIKOA

Txertoak adin guztientzako seguruak direla aldarrikatu du ikerketa batek

Azterketak bizitzan zehar jartzen diren hainbat txertoren ikerketak aztertu ditu, eta adingabeentzako, helduentzako edota haurdunentzako dituzten segurtasun-froga gehiago aurkitu ditu.

Ume baten txertaketa. Artxiboko irudia: EITB
Ume baten txertaketa.
Ume baten txertaketa. Artxiboko irudia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerketa multzo handi bat aztertu duen azterlan batek adingabeentzat, helduentzat edota haurdunentzat onartutako eta gomendatutako txertoen segurtasunaren froga gehiago aurkitu ditu. Vaccine aldizkarian argitaratu den metaanalisiak ez du covid-19aren aurkako txertoen segurtasunaz hitz egiten; bizitzan zehar ematen diren beste txertoei buruzko 338 azterlanen emaitzak laburbiltzen ditu.

"Azterketa sakon honek ez du agerian utzi txertoen ondoren gertakari kaltegarri larriak izateko arrisku handiagoa dagoenik, aurretik ezagutzen ziren asoziazio gutxi batzuez gain", azaldu du Susanne Hempel Kalifornia (AEB) hegoaldeko Ebidentziak Berrikusteko Zentroko zuzendariak.

Courtney Gidengil ikerketaren egile nagusi eta RAND Korporazioko politika medikoen ikertzaile nagusiak adierazi duenez, "aurkikuntza horiek txertoa jartzeko erabakia babesten dute, gu geu eta gure komunitateak mota askotako gaixotasunetatik babesteko. Txertoak seguruak direla eta izan dezaketen edozein arrisku gaixotasunen aurka babesteko duten gaitasunak nabarmen gainditzen dituela gogorazten du ikerketa honek".

Gripearen, elgorriaren, hazizurrien, zoster herpesaren, kukutxeztularen, tetanosaren eta giza papilomaren birusari (GPB) lotutako minbizien aurkako txertoen azterketak berrikusi dituzte. Era berean, adingabeen txertaketa-tasak oraindik ere handiak diren bitartean, helduen edota haurdunen txertaketa-tasak sistematikoki txikiagoak direla adierazi dute.

Hala, txertoen segurtasunari buruzko ikerketen berrikuspen sistematikoa egin da, kontrako gertakari nagusiak (txertoen adituen laguntzarekin hautatutako interes bereziko gertaerak dira) kontuan hartuz.

Ikerketaren ondorioak

Emaitzen arabera, elgorriaren, hazizurrien eta errubeolaren aurkako txertoen ondoren adingabeen artean autismoa ez areagotzeko ebidentziaren indarra handia da. Txerto hirukoitz birikoarekin sukar-konbultsioak (oso gutxitan izaten ditu ondorioak epe luzera) izateko arriskua handiagoa dela (oraindik baxua izaten jarraitzen du) ere utzi du agerian.

Nerabezarora iristear direnen eta nerabeen kasuan, ez dago txerto berrienetarako funtsezko gertaera kaltegarriak gertatzeko arrisku handiagoaren frogarik, hala nola, BGP aurkako 9-balente txertoa eta B serotaldeko memningokokoaren aurkako txertoa, nahiz eta ez dagoen froga nahikorik ondorio irmorik ateratzeko oso ohikoak ez diren funtsezko gertaera kaltegarri batzuetarako.

Pertsona helduen kasuan, ez dago frogarik funtsezko ondorio kaltegarriak izateko arrisku handiagoa duenik herpes zosterraren aurkako txerto berrkonbinatzaile berrirako, B hepatitisaren aurkako txertoa immunoestimulatzaile berri baterako edota gripearen aurkako txerto berrientzako. Halaber, ez da aurkitu tetanosaren, difteriaren eta kukutxeztularen aurkako txertoa ezarri ondoren haurdun dauden pertsonen artean funtsezko gertaera kaltegarriak gertatzeko arrisku handiagoaren frogarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Zientziaren hedapena Txertoak