Gizartea -

Araba

Mendizale bat hil da Aramaion amildegi batetik erorita

Ezbeharra Santa Ageda inguruan gertatu da, 17:00ak aldera. Biktimak 75 urte zituen.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko mendizale bat hil da arratsalde honetan Aramaion, Santa Ageda inguruan, amildegi batetik erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Arratsaldeko 17:00ak aldera, lagun batek SOS Deiak larrialdietarako zerbitzura deitu du Santa Ageda inguruan gizon bat konortea galduta zegoela ohartaraziz. Antza, troka batetik behera erori dela eta kolpe handia zuela kontatu du.  

Larrialdi zerbitzuetako langilean berehala mobilizatu dira, baina iritsi direnerako gizona hilda zegoen. Medikuan baieztatu du zaurien ondorioz zendu dela.

Hilotza Ertzaintzaren helikopteroan eraman dute Arrasateraino eta handik ibilgailu batean Gasteizko Auzitegi Medikuntzako Instituturaino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak Mendi kirolak gaur