Gizartea -

Istripua

Pertsona bat hil da Berantevillan izandako istripuan

Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute N-124 errepidean. Autoaren gidaria hil egin da eta furgonetakoa zaurituta dago.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da arratsaldean N-124 errepidean, Berantevilla parean, hiru ibilgailuk talka eginda, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 20:30 inguruan gertatu da, Logroñorako noranzkoan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Hainbat lagunek deitu dute larrialdietarako zerbitzura kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek istripua izan dutela ohartarazteko. Autoaren gidaria hil egin da, eta furgonetakoa, zauritu.

Errepidea itxi egin behar izan dute hiru ibilgailuak erretiratu ahal izateko, eta, lanak bukatu arte, Miranda de Ebrotik eta AP-68 autobidetik bideratu dute zirkulazioa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Gaubea