Gizartea -

EAE

Abisu horia ezarri dute eguerditik aurrera, ekaitzagatik

Aurreikuspenaren arabera, ekaitzak errepikatuko dira egunaren bigarren zatian eta metro koadroko 15 litrotik gora pila daitezke ordubetean.

Bilbo. Argazkia: EFE
Bilbo.
Bilbo. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du eguerditik aurrera, ekaitzagatik; izan ere, metro koadroko 15 litrotik gora botatzea espero dute.

Abisua 12:00etatik aurrera aktibatuko dute, zaparrada ertainak eta trumoitsuak izan daitezkeelako. Zaparrada handiak izan daitezke eta txingorra ere bota dezake zenbait tokitan.

Ekaitz-guneetan, haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak