Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

Markina-Xemein inguruan falta den 82 urteko gizon baten bila ari dira

Familiak eman zuen bart desagerpenaren berri, arratsaldean etxetik irten eta iluntzean itzuli ez zela ikusita.

Bilaketa operatiboa. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bilaketa operatiboa
Desagertutako 82 urteko gizon baten bila ari dira Markinan

0:32

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxetik falta den 82 urteko gizonezko baten bila ari dira Markina-Xemein inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atzo arratsaldean etxetik irten eta iluntzean itzuli ez zela ikusita, haren senideek desagerpena salatu zuten.

Ertzaintza, Bizkaiko Suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta DYA ari dira bilaketa lanetan. Operazioa bart 22:30ean jarri zuten martxan, eta gaur goizean Ertzaintzaren helikopteroa batu zaie.

Bilaketa Markina-Xemein inguruan ari dira egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Gurutze Gorria Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Markina-Xemein albisteak Adinekoak Lea-Artibai eskualdea