Publizitatea
Itxi

2021/06/01

19:11

Gizartea

Jaiak

Bilbok ez du Aste Nagusia ospatuko

eitb media

Jaien Batzorde Mistoak berretsi du ez direla jaiak normaltasunez ospatzeko baldintzak betetzen. Uda osorako kultur programazioa ari dira lantzen.

  • Bilboko Aste Nagusia. Argazkia: EiTB

    Bilboko Aste Nagusia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilboko Jaien Batzorde Mistoak, udal gobernuak, alderdi politikoek eta konpartsek osatzen dutenak, berretsi du aurten ez dela Aste Nagusia ospatuko, covid-19ak oraindik ez duelako ahalbidetzen jaiak normaltasunez ospatzea.

Horren ordez, uda osoan iraungo duen eta osasun arauak beteko dituen kultur programazioa lantzen ari omen dira.

Itziar Urtasun zinegotziak "tristuraz" azaldu duenez, "arduraz" jokatzearen alde egin dute.

Urtasunek gaineratu du, hala ere, "Bilboko kaleen alaitasuna berreskuratzea" dela helburua, eta, horretarako, "aisialdi eta kultur alternatibak" prestatzen ari direla. "Udako programazioa osatuko dugu, kalitatezkoa, irisgarria eta adin guztientzat, bertako eragileen eskutik. Helburua lehenbailehen normaltasuna berreskuratzea da, baina osasuna da lehentasuna. Orain datorren urtera begira gaude, 2022an munduko jairik onenak antolatzeko", adierazi du udal arduradunak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;