Gizartea -

Natura

Munduko lehenengo arrano arrantzale albinoa jaio da Urdaibain

Urdaibai Bird Centerrek azpimarratu du mugarria dela arrano arrantzale bik bertan kumeak eduki izana lehen aldiz, eta ohartarazi du zaila izango dela txita albinoaren biziraupena bermatzea.

Lehen arrano arrantzale albinoaren jaiotza Urdaibain. Argazkia: Urdaibai Bird Center
Lehen arrano arrantzale albinoaren jaiotza Urdaibain.
Arrano arrantzale albinoa jaio da Urdaibain

1:29

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko lehenengo arrano arrantzale albinoa jaio da Urdaibaiko biosfera erreserban, Urdaibai Bird Centerrek ohar bidez jakinarazi duenez.

Hirugarren urteko eme gazte batek,"bi arrautza errun baharrean", hiru arrautza jarri dituela azaldu dute. Lehenengo biak igandean jaio ziren eta azken ezustekoa gaur goizean izan dute, hirugarren arrautza apurtu eta arrano arrantzale albino bat, erabat zuria, jaiotzen ikusi dutenean.

"Garrantzitsua" eta "mugarria" da, bertako arduradunen esanetan, arrano arrantzale bik bertan kumeak eduki izana lehen aldiz, eta horietako bat albinoa izatea.    

Horrez gain, txita albinoaren biziraupena bermatzea "erronka handia eta zaila" izango dela adierazi dute: "Egin dezakegun gauza bakarra naturari bere bidea egiten uztea da".  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Animaliak Urdaibaiko Biosfera Erreserba