Gizartea -

Araba

Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian

235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfeko katenarian izan den matxura batek 235 bidaiari zeramatzan tren bat geldiarazi du Erriberabeitia (Araba) eta Miranda de Ebro (Burgos) artean.  

Tren-operadorearen iturriek zehaztu duenez, tentsio elektrikoak huts egin du, eta, ondorioz, trena bertan gelditu da. Ezbeharra 15:15 inguruan gertatu da.

Renfeko langileak bertaratu dira katenaria konpontzeko. Lan egin bitartean, baina, bidaiariak trenez aldatu dituzte bidaiarekin jarraitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Bartzelona Euskal Autonomia Erkidegoa Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak Renfe Gaubea gaur