Gizartea -

BIZKAIA

Sute batek lau auto kiskali eta beste bitan kalteak eragin ditu Barakaldon

Garrak goizaldean piztu dira Carmen kalean aparkatuta zegoen auto batean, eta ondoan zeudenetara zabaldu dira. Suhiltzaileek sua itzali dute eta sutearen zergatia ikertzen ari dira.

Barakaldon suak kaltetu dituen autoak. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Barakaldon suak kaltetu dituen autoak
Barakaldon suak kaltetu dituen autoak. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau auto erabat kiskali eta beste bi kaltetu dira bart Barakaldon piztutako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 01:20 aldera piztu da Carmen kalean aparkatuta zegoen auto batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

Sutearen ondorioz, lau ibilgailu kiskali dira eta ondoan zeuden beste bi ere kaltetu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo EAE albisteak Suteak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Suhiltzaileak