Gizartea -

Portugaleten

Ama eta anaia hil zuen gaztea 8 urte sartuko dute zentro terapeutikoan

Epaiaren arabera, orduan adingabea zenak ama hil eta anaia erail zuen, baina "eskizofrenia paranoideren" eraginez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Adingabeen 1. Zenbakiko Epaitegiak zentro teraupeutiko batean zortzi urtez sartzeko zigorra ezarri dio Portugaleten ekainaren 27an ama eta anaia hil zuen gazteari.

Abenduaren 20ko epaiaren arabera, eta gaur SER irrati kateak jakinarazi duenez, orduan adingabea zenak bi delitu egin zituen; ama hil eta anaia erail zuen, baina "eskizofrenia paranoideren" eraginez.

Gaixotasunak egiten ari zena ulertzeko gaitasuna kendu zion, epaiaren eta fiskalak berak esan zuenaren arabera. Hilketaren ostean, epaileak gaztea Bizkaiako ospitale psikiatriko batean sartzeko agindu zuen.

Epaiak fiskalaren zigorra jasotzen du. Fiskalak eskatu zuen gaztea aske uztea ardura ez zuela uste zuelako, baina 8 urteko neurri terapeutikoa eskatu zuen, zentro itxi batean.

Gazteak 18 urte bete zituen hilketaren hurrengo egunean, eta Sestaoko Polizi Etxean agertu ostean atxilotu zuten.

Bere amaren (58 urte) eta anaiaren (12 urte) gorpuak ekainaren 27an aurkitu zituzten familia bizi zen etxean, Federico Garcia Lorca kalean. Gazteak ama eta anaia sastatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea