Gizartea -
Istripua
Pertsona bat hil da bi autok aurrez aurre talka eginda Zallan
Halaber, beste ibilgailuan zihoazen emakume bat eta haren semea zauritu dira istripuan. Biak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
EITB MEDIA
Gizon bat hil da eta beste lagun zauritu dira arratsalde honetan bi autok aurrez aurre talka eginda BI-636 errepidean, Zallan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 15:25 inguruan gertatu da Bolunburuko tunelaren parean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute eta gidarietako bat hil egin da. 71 urte zituen eta Getxoko bizilaguna zen.
Beste ibilgailuan emakume bat eta haren semea zihoazen. Emakumea helikopteroan eraman dute Gurutzetako ospitalera, eta mutikoa senide batek eraman du erietxera, zauri arinak dituelako.
Ezbeharraren ondorioz errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute.