Gizartea -

KORONABIRUSA

64 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan

Hiru egunen ostean, positiboak 50etik gora kokatu dira berriro Nafarroan. Positibotasun tasa % 3,4koa da.

Koronabirusaren aurkako txertoa. Artxiboko argazkia: EFE
Koronabirusaren aurkako txertoa
Koronabirusaren aurkako txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneko positiboen kopuruak apur bat egin du gora azken orduetan Nafarroan (64), Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Hiru egunen ondoren, kutsatzeak 50etik gora kokatu dira berriro.

Atzokoan 1.897 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 244 gehiago) eta horietatik % 3,4 positibo izan ziren. Hala, gora egin du positibotasun tasak (% 2,2an zegoen).

Zizur Nagusian zenbatu dituzte kasu gehien (9), eta Iruñeko Arrosadia auzoa ageri da ondoren (5).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa Tutera Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri-Aranatz bideoak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Lizarra albisteak Altsasu albisteak Corella Azkoien Barañain azken ordukoa Cintruénigo azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Covid birusaren olatu berria Osasunbidea gaur