Gizartea -

ERASOAK

Gazte bat jipoitu eta larri zauritu dute Gasteizen

ZIUn ospitaleratuta dago biktima eta atxilotu egin dute ustezko erasotzailea. Gainera, beste bi pertsona ere atxilotu ditu bart Ertzaintzak beste bati eraso egitea leporatuta.

Txagorritxuko Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Txagorritxuko Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Txagorritxuko Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gau gordina izan da bart Gasteizen. Batetik, gazte baten ZIUn amaitu du beste batek jipoitu ondoren, eta bestalde, gazte bat labankatu dute baina azken horrek jaso du jada senda-agiria. Hiru pertsona atxilotu dituzten bi eraso horiekin zerikusia dutelakoan.

Lehen kasuan, Zabalgune inguruan borroka bat gertatzen ari zenaren abisua jaso zuen Ertzaintzak 02:00ak aldera. Bertara iritsitakoan, gazte bat aurkitu zuten lurrean, konorterik gabe, buruan kolpe handi bat zuela. Berehala, anbulantzia batek ospitalera eraman zuen eta zaintza intentsiboetako unitatean geratu zen, zaurien larritasuna zela eta.

Bien bitartean, agenteek inguruan topatu zuten ustezko erasotzailea eta atxilotu egin zuten. 28 urteko gizon bat da atxilotua eta aurrekari asko ditu.

Ertzaintzak ikerketa ireki du erasoaren nondik norakoak argitzeko.

Bestalde, 20 urteko bi gazte atxilotu dituzte gauean izandako beste eraso batekin lotuta.

01:30 aldera, biktima eta lagun bat Gasteiz erdialdeko diskoteka batera sartzeko zain zirela, talde batek inguratu eta joka hasi zitzaizkien. Lagunak ihes egitea lortu eta Ertzaintzari abisu eman zion. Biktima, baina, kolpatu eta labankatu egin zuten iztartean. Erasoaren ondoren, ospitalean artatu eta senda-agiria jaso zuen.

Ertzaintzak talde erasotzaileko ustezko bi kide atxilotu zituen zezen plazaren inguruan eta ikerketa irekita daukat gainontzeko kideak aurkitzeko; tartean, labankada eman zion pertsona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gazteak