Gizartea -

Gertakaria

Lau lekukok gizon bat erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean

72 urteko gizonari laguntzeko lau lekukoak uretara bota dira, eta zonaldetik pasa den laketontzi batera igo dute. Gertakaria Mesedeetako zubian 15:00ak aldera jazo da.

72 urteko gizon baten erreskatea Bilboko itsasadarrean. Argazkia: Ainhoa Furundarena | EiTB Media
72 urteko gizon baten erreskatea Bilboko itsasadarrean.
72 urteko gizona erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean

1:17

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

72 urteko gizon bat onik erreskatatu dute arratsaldean, Bilboko itsasadarrean. Antza denez, zorabiatu da edo konortea galdu du, eta uretara erori da. Gizonari laguntzeko lau lekuko uretara bota dira, eta zonaldetik pasa den ontzi batera igo dute.

Mohamed izan da aurrena bere burua itsasadarrera botatzen, eta bere atzetik, beste bi lagunek eta zerbitzutik kanpo zegoen Oscar Macho udaltzainak ere jauzi egin dute.

Gertakaria 15:00ak aldera jazo da, Mesedeetako zubian, Bilbon. Gizona zorabiatu eta uretara erori da.

Lau lekukok biktima ikusi dute, eta segituan uretara bota dira. Azkenik, bertatik pasa den laketontzi batek guztiak lagundu ditu. Konkretuki, txalekoak bota dizkie, eta guztiak atera dituzte.

Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. 72 urteko gizona ospitalera eraman dute, baita uretara bota den lekukoetako bat ere, Mohamed, uretan denbora asko pasa baitu.

Bitxia da, baina Mohamedek ez du lehenengo erreskatea; izan ere, aurretik ere leku berean beste pertsona bat salbatu zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak