Gizartea -

GERTAKARIA

16 urteko mutil bat larri dago, Andoainen Leitzaran ibaitik erreskatatu ondoren

Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen. Adingabea urpean desagertu zen zenbait minutuz, lagun batekin bainua hartzen ari zela.

Larrialdi zerbitzuak gertakariaren eremuan. Irudia: SOS Deiak
Larrialdi zerbitzuak gertakariaren eremuan.
Larrialdi zerbitzuak gertakariaren eremuan. Irudia: SOS Deiak

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko mutil bat larri zauritu zen atzo arratsaldean Andoainen, Leitzaran ibaian. Adingabea ur azpian desagertu zen zenbait minutuz, lagun batekin bainua hartzen ari zela.

Igandeko 18:00ak aldera eman zuen biktimaren lagun batek gertatutakoaren berri. Haren esanetan, ibaian bainua hartzen ari zirenean, lagunak ibaira salto egin zuen, eta desagertu egin zen.

Ertzainak, udaltzainak eta suhitzaileak bertaratuta, haren bila hasi ziren guztiak, eta ertzain batek aurkitu zuen gaztea urpean, eta bertatik atera zuten.

Agenteek eta suhiltzaileek suspertze-lanak egin ondoren, osasun-langileak iritsi zirenean, Donostia Ospitalera eraman zuten, oso larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Gizartea Eguneko albisteak Andoain Albisteak Itotze kasuak