Gizartea -
Ezbeharra Pirinioetan
Donostiako eskalatzailea 400 metroko altueratik erori zen
Manuel de la Hoz Donostiako mendizalea Crabere tontorra eskalatzen ari zenean hil zen iragan igandean, Frantzian, "300 eta 400 arteko altueratik erori ondoren", Frantziako poliziak azaldu duenez.
Erredakzioa
Manuel de la Hoz Donostiako mendizalea Crabere tontorra eskalatzen ari zenean hil zen iragan igandean, Frantzian, "300 eta 400 arteko altueratik erori ondoren", Frantziako poliziak azaldu duenez.
Raul Osa bere lagunarekin zegoenean izan zuen istripua De la Hozek, arratsaldeko 17:00ak aldera.
Frantziako Poliziaren aburuz, erreskatea goizaldeko 1:00etan egin zuten. Raul Osak zauri larriak ditu istripuaren ondorioz eta Ariegeko bailarako ospitalera eraman behar izan zuten (Toulousetik 100 bat kilometrora).
Ikerketaren arabera, mendizaleetako batek "laprast egin" eta bigarrena bere atzetik joan zen, "soka batekin lotuta baitzeuden". Ondorioz, "300 eta 400 metroko altueratik" erori ziren. Manuel de la Hoz hil egin zen, eta Raul Osa konorterik gabe gelditu zen.
"Konortea berreskuratzean, mugikorra hartu eta poliziari deitu egin zion", azaldu dute. Zauritua helikopteroz ospitalera eraman zuten.Igande gauean, familiarrek Ertzaintzari deitu zioten, mendizalea etxera bueltatu ez zela ohartarazteko. Gorpua bihar ekarriko dute Euskal Herrira.