Gizartea -
Sutea
Ertzain bat artatu behar izan dute Beasaingo sute batean kea arnasteagatik
Sutea Nabarro Larreategi kalean izan da, eta bizilagun guztiak onik atera dituzte.
EITB Media | Agentziak
Ertzaintzako agente bat artatu behar izan dute, Beasaingo etxebizitza bateko sutea itzaltzen ari zenean kea arnastu baitu.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 00:25 aldera piztu da sua Nabarro Larreategi kaleko eraikin baten lehenengo solairuko etxebizitza baten sukaldean.
Suhiltzaileek eraikina hustu dute, sua itzali arte, eta bizilagunak goizaldean bueltatu dira etxera, kaltetutako etxebizitzakoak salbu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea