Gizartea -

istripu larria

Bi hildako eta zauritu bat Zigoitian izandako trafiko-istripuan

Kamioi batek Etxabarri Dibiñako ordainlekuaren kontra talka egin du, eta bi pertsona zeramatzan ibilgailu bat harrapatu du. Kamioilaria atxilotu dute, arduragabekeriazko homizidioa egotzita.

Istripuaren irudia.
Istripuaren irudia.
Bi hildako Etxabarri Dibiñako ordainlekuan, kamioi batek auto bat harrapatuta

1:35

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira bart 22:45 inguruan Zigoitian izandako zirkulazio-istripu batean. Kamioi batek Etxabarri Dibiñako ordainlekua jo du Gasteizerako noranzkoan, eta Frantziako matrikula zuen ibilgailu bat eraman du aurretik. 

Talka gertatu eta gutxira, bi ibilgailuek su hartu dute, eta sua itzaltzean ohartu dira suhiltzaileak nahiz ertzainak autoaren barruan bi pertsonaren gorpuak zeudela, kiskalita.

Kamioi-gidariak zauri arinak egin ditu, eta Santiago Ospitalera eraman dute. Jarraian, atxilotu egin dute, arduragabekeriazko homizidioa egotzita.  Gidaria atzerritarra da eta Poloniako matrikula zuen kamioiak.

Ordainlekua txikituta geratu da, eta AP1 errepidea itxi dute Madrilerako noranzkoan. Zirkulazioa Lukutik bideratu dute goizean zehar. Eguerdian ireki dute errepidea berriro, bi noranzkoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak Gorbeialdeko kuadrillako azken ordukoa