Gizartea -

NAFARROA

11 urteko zigorra berretsi diote bikotekidearen 8 urteko alaba bortxatzeagatik

Fiskalak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, 11 urteko bi delituengatik, baina Nafarroako Auzitegi Nagusiak delitu jarraitua dela uste du.

Iruñeko Justizia Jauregia.Artxiboko irudia: EFE
Iruñeko Justizia Jauregia.
Iruñeko Justizia Jauregia.Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak 11 urteko kartzela-zigorra berretsi dio Iruñerriko bizilagun bati, bikotekidearen 8 urteko alabari abusuak egiteagatik.

Fiskalak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, 11 urteko bi delituengatik; defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen, eta, subsidiarioki, sexu-abusu delitu jarraitua egotzita zigortu zuten.

Orain, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Salak Probintzia Auzitegiko Lehen sekzioaren epaia berretsi du; izan ere, sekzio horrek guztiz sinesgarritzat jo zuen biktimaren testigantza, eta, gainera, beste froga batzuek berretsi egin zuten hark kontatutakoa. Hala ere, Auzitegi Nagusiak, esan bezala, delitu jarraitua dela uste du.

Akusatuak eta biktimaren amak harreman sentimentala izan zuten 2014 eta 2019 artean, eta haren alabarekin bizi izan ziren 2018az geroztik Iruñerriko herri batean.

Epaian, Auzitegiak frogatutzat eman zuen bi sexu-abusu gertatu zirela 2019ko irailaren 16an eta 30ean, gizona eta neskatoa etxean bakarrik zeudela.

Espetxe-zigorraz gain, Auzitegiak 8 urtez zaintzapeko askatasuna ezarri zion auzipetuari, 300 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua eta 8.000 euroko kalte-ordaina eragindako kalte moralagatik.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak epaia bere osotasunean berretsi du; adingabeak eta lekukoek emandako kontakizuna bermatu du, eta biktimaren deklarazioa "sinesgarria, zintzoa eta segurua" dela nabarmendu du. Lekukotasun hori amak, pediatrak eta auzitegiko txosten psikologikoek berretsi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea