Gizartea -
trafikoa
Malmasingo tunela itxi behar izan dute Irungo noranzkoan bi ezbeharren ondorioz
Auto batek su hartu du Basauri parean ustekabean eta beste auto bat irauli egin da Malmasingo A-8 autobideko tunel barruan, eta itxi eta hustu egin behar izan dute tunela Irungo noranzkoan.
Ane Santesteban | EITB Media
Denbora tarte txikian bi ezbehar izan dira Basauri inguruan eta arazoak sortu dira A-8 autobidean. Auto batek ustekabean su hartu du, eta, ondoren, beste auto bat irauli egin da. Horren ondorioz, Malmasingo (Bilbo) A-8ko tunela itxi eta ibilgailuz hustu behar izan dute, Basaurirako eta Irungo noranzkoan.
Lehen gertakaria, 11:45ak aldera gertatu da, auto batek tunelaren irteeran su hartu du, eta horrek eragindako auto-ilaretan beste auto bat irauli da tunelaren barruan, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.
Iraulitako autoan zihoan pertsona bat zauritu da eta osasun-zentro batera eraman dute. Ertzaintzak tunelaren barruan zeuden ibilgailuak atera ditu, eta 45 minutu geroago itxita dago Irungo noranzkoan.