Gizartea -
12.00etan
Danbor hotsak Donostian, haurren desfilean
Euria dela eta haurren danborrada atzeratu egin zuten joan den ostiralean, eta azkenean, gaur atera dira ia 5000 parte hartzaileak.
Erredakzioa
Milaka haur Donostiako kaleetan zehar atera dira danborrak astinduz. Zeruari begira egon dira goiz-goizetik, eta azkenean, 10.30ak aldera Donostiako Kultura sailak baimena eman du. Goiz osoan zehar euria egin du nohizbehinka, baina azkenean, ostarteak ere ikusi dira.
Ostiralean, urtarrilak 20, ezin izan zuten San Sebastian eguneko haurren danborrada egin, eguraldi txarraren ondorioz, eta azkenean, gaur eguerdian egin dute hitzordua.
San Sebastian eguneko ekitaldi entzutetsu eta jendetsuenetako bat izan ohi da eta 1981z geroztik bertan behera geratu zen lehen aldia izan zen ostiralekoa.
Araudiari jarraituz, igandean eguerdiko 12:00etan hasi da Alderdi Ederren haur danborrada. Guztira, 52 konpainiatako 4.906 neska-mutilek hartu dute parte (%53,5 mutilak dira, eta % 46,5 neskak).
Aurten Haur Danborradako Ohorezko Karguak (Easo Ederra eta Damak, Jenerala, Laguntzailea eta zaldizainak) Deutsche Schule Ikastetxeko haurrek bete dituzte. Danbor Nagusiaren kargua Errekalde Gastronomi Elkarteari egokitu zaio.